XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Deba'ko Itxuarena.

Orain asiko degu
Debako itxu kanta: (bis)
erri ontan badu norbaitek
borondate galanta.
¡Ai, ai, ai!.
Erri ontan badu norbaitek
borondate galanta
.

¡Ai au azkengabeko
gorroto zistriña!.
¡Noiz amaituko ote dek
onen pipermiña!.
Batzuek beti zeudek
edaten ozpiña.
¡Auxen dek baiña
amorró piña
kendu eziña!
.

Ezta beste iñun itxu
onen antzekorik:
bista ona izan arren
urkoa ikusi eziñik.
¡Ai au azkengabeko...
.

Debako aurrak ziran
jolasten kantetan:
baña norbaiti gaitz egin
zioten nunbait estetan
.

Asmatu zitun azkar
gezurrezko opilak:
baita alperrik bialdu
etxera guardizibilak
.

Asmatu Kontakatilu ori
¡bai kristau bapua!.
Aria jaurtiki eta
ezkuta bere ezkua
.

Apaiz bat omen-degu
oso separatista:
apaiza beti apaiz da
ez izan arren fatxista:
gezurzulo ori ez ote-da
biotzez komunista
.

Apaiza ez izan arren
bere gogokoa:
erespetoa artzen dio
txakurrari añakoa
.

¿Jaunak noiz ote zien
agindu kristauei,
men-egiteko bakarrik
fatxista diran apaizei
.

Orain amaituko det
Debako itxu kanta:
¡Jaunak biurtu bezaio
begi bietako bista!
.

Abesti au Ez dago larrosarik arantzarik gabe bezela abesten da.

(Etxaniz'en papel artean aurkitua).